Kafe Antzokia Ondarroa

Cargando mapa….

Dirección
Iparragirre Kalea, 10
Ondarroa
Bizkaia
Pais Vasco
48700
España


Ondarroako Kafe Antzokia

Erdal giroan euskal topaguneak beharrezkoak badira, giro euskaldunetan ere beharrezkoak direlakoan gaude. Horrexegatik abiarazi zuen Ondarroako Kafe Antzokia Zenbat Gara elkarteak. 2001eko apirilaren 12an zabaldu zen Ondarroako Kafe Antzokia, lehenago Alameda zinea izandako aretoan.

Ondarroa bezalako herrietan euskaldunok sakabanaturik ez, baina nor bere aldetik ibiltzen gara beti. Gizartean nagusitzen ari diren indar, eragin, joera eta jarduerek zatitu egiten dute euskaldungoa eta, ondorioz, komunitatea ahuldu. Horregatik, bada, elkarguneak sortu behar ditugu herritarren artean, denok biltzen gaituen euskalduntasuna nabarmenduz, gure artean hizkuntza eta herriarekiko leialtasuna bermatuz eta, Ondarroa beti egon den bezala, itsasoari –eta, horrenbestez, beste herriei– irekiak egonez.

Taberna eta ikuskizunez gain, Ondarroako Kafe Antzokiak lehengo garaietan plazak zuen eginkizuna bete nahi du: norbaiti zerbait esan edo entzuteko lekua izatea, jaiak ospatzeko eta dantza egiteko tokia izatea, musika edo bertsolariak entzutekoa, umeak jolastekoa, antzerkia ikustekoa… Hori dela eta, herritarrek protagonismo berezia izaatea da helburua, ekitaldi guztietan ikusle zein partaide gisa, adin eta pentsamendu guztietako herritarrek plaza irekia dute Ondarroako Kafe Antzokian.

Bilbokoan bezala, kontzertuak, jaialdiak, hitzaldiak, diapositiba emanaldiak, haur jaiak, aurkezpenak eta beste hainbat ekitaldi egiten dira Ondarroako Kafe Antzokian. Zabaldu zenetik, Kafe Antzokiak bere ekarpena egin du Ondarroan, inguruko herrientzako ere kultura gune garrantzitsua bihurtuta.

Proximos Eventos

  • No hay eventos disponibles para este lugar



  • Comentarios cerrados.

    Volver al principio ↑